Hitzaldia: Pedro Barruso. "20 urte geroago. Memoria berreskuratzean egin diren aurrerapenak eta egiteke dauden zereginak"

Non: 
Palmera-Montero, Irun
Data: 
Ostirala, Urria 24, 2025 - 19:00
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikar Elkartea

Kartela

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikar Elkartea.- 2005eko urrian "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikar Elkartea sortu zen eta lehenengo hitzaldia Pedro Barrusok eman zuen urte hartako urriaren 21ean.

Gure elkartearen 20. urteurrena dela eta, Pedro Barrusok beste hitzaldi bat emango du Irunen: "20 años después. Memoria berreskuratzean egin diren aurrerapenak eta egiteke dauden zereginak".

Hitzaldiak memoria berreskuratzeko prozesua jorratuko du, 2000. urtetik 2007ko Memoria Historikoaren Legea onartu arte. Haren aplikazioa eta hark utzitako gabeziak aztertuko ditugu. Ondoren, Memoria Demokratikoaren Legea aztertuko da, aurrekoarekin dituen aldeak eta oraintsuko memoriarekin lotuta lortutako aurrerapenak adieraziz.

Bigarren zatian, Gipuzkoako memoria-ekimenak aztertuko dira, Bidasoari arreta berezia eskainiz. Hitzaldia amaitzeko, gaur egun memoria-politikek planteatzen dituzten erronkei eta zailtasunei buruzko hausnarketa egingo da.

Pedro Barruso

Donostia (1963). Geografia eta Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Historian doktorea unibertsitate berean “El movimiento obrero en Guipúzcoa durante la II República. Organizaciones obreras y dinámica sindical(1994).

Pedro Barrusori buruzko informazio gehiago

Etiquetak: