Iratxe Sorzabal presoa babes zabala jasotzen ari da orain, Guardia Zibilak bere burua erruduntzat jotzeko asmoz jasotako torturengatik bere kasua berriz irekitzea erabaki baitu. Orain gertatutakoa gogoratu beharko duenez, Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak taldeak ere babesa eman dio.
Joan den larunbat eguerdian, dozenaka lagun bildu dira Peña kaleko eskaileretan elkartasun argazki kolektiboa ateratzeko Iratxe Sorzabalen alde, ‘Iratxe, guk ere sinisten dugu: kontatu gurekin’ irakur zitekeen pankarta batekin.
Bestalde, hainbat kolektibo feminista, sozial eta sindikalek urteetan Euskal Herrian izandako tortura salatu zuten joan den ostegunean, eta Iratxe Sorzabali babesa adierazi zioten.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak taldearen gutuna larunbat honetan irakurria.
Kaixo Iratxe
2001. urtean, Guardia zibelen esku jasandako tratu txar eta torturak salatu zenituenean, sinistu genizun. Nola ez genizun bada sinistuko?
Nola ez sinistu, zu eta zu bezala beste hainbatek salatutakoak?
24 urte beranduago, Espainiako Audientzia nazionalak frogatutzat eman du orduan salatutakoa, eta zuk, jakinda ere honek nola astinduko dituen zure barrenak, modu batean edo bestean momentu ilun eta gogor horiek bizi beharko dituzula onartu eta, ausart, indartsu, guzti hori berrikustea eskatu duzu Espainiako auzitegien aurrean.
Guk, Bidasoaldeko lagunak , Euskal Herriko beste herritar askok bezala, lehen bezala orain ere, SINISTEN ZAITUGU. Ez dugu ahazten, inola ere, torturen ondorioz argazkietan ikusi genuen erretako eta zanpatutako bizkar hura.
Zure ondoan egon nahi dugu orain ere, azken urteetan bezala.
Gure elkartasuna eta maitasuna hor izango duzu, Soto del Real, Fresnes, Fleury Merogis, Reau , Estremera, Zaballa eta Martuteneko kartzeletan bahituta egon zaren momentuetan bezala.
Ez zaude bakarrik. Modu batean edo bestean, orain arte bezala, zuregandik hurbil gaudela, maite zaitugula eta sinisten zaitugula adierazi nahi dizugu.
Kalean berriro ikusi arte, ondo ezagutzen duzun Moskuko txoko honetatik besarkada beroena Iratxe.
Euskal Herriko Bilgune Feministak irakurritako manifestua.
TORTURA SEXISTARIK EZ
Minak eta egiak aitortuz herria osatu.
Ukapena eta desitxuraketa. Gertatutakoa ukatzea eta salaketak desiutxuratzea izan da Frantziako eta Espainiako Estatuek urteetan erabili duten estrategia. Baina, badakigu arrazoi politikoak medio jazartuak izan diren emakumeen* aurka sistematikoki aplikatu izan dela tortura. Eta torturaren erabilera ere estrategia bat izan da, izuaren bidez kontrol soziala lortzekoa, besteak beste.
Irakurketa hau babesten dugun eragileok eta norbanakook, gure elkartasun eta babes osoa adierazten diogu lratxe Sorzabal Diazi. Izan ere, bere torturatzaileen aurkako salaketa jartzea ereabaki du kasua berriro irekitzeko eskatuz.
Iragan otsailean eta martxoan lratxek izandako epaiketetan, aboslbitua izan zen berak jasandako torturak onartu eta aitortu zirelako, eta beraz, onartutako autoinkulpazioak torturaren ondorio izan zirela. Ordura arte auzitegi batek inoiz eman gabeko epaia izan zen.
Hori horrela izani, eta Giza Eskubideen Behatokiak adierazi bezala, onartezina da torturak egiaztatuak izan direnean, epaitegi penal baten aldetik torturatzaileak nortzuk izan diren jakiteko ¡kerketarik martxan ez jartzea. Are gehiago, Nazio Batuek ezartzen dute ezin dela preskripzioa eskatu tortura kasuak judizialki ez ikertzeko. Torturaren ondorioak iraunkorrak direla uste du, eta, beraz, eragin zituen delitua ere halakoa dela.
Argi dugu kontrol politiko eta patriarkalerako estrategia gisa torturatuak izan direla historikoki emakume* eta kide ezkertiar independentistak, eta biolentzia bikoitza jasaten dute euskal emakume* preso politikoek oraindik ere: emakume* ¡zateagatik eta disidentzia politikoagatik.
Misoginiaren eragina oso nabarmena da sistema judizialean, polizia-etxeetan eta espetxe-sisteman. Eta, beraz, inkomunikazio-aldian oso presente egoten dira bi aldagai horiek tortura politiko sexualaren adierazpenetan: eraso sexualen mehatxuak, biluzik egindako galdeketak, ukituak, orientazio sexuala zalantzan artzea, bortxaketak, tortura psikologikoak, isekak eta irainak edota militante politiko gisa jasandako gutxiespenak.
Eraso horiek patriarkatuaren oinarria den sexu bereizkeria indartzea dute helburu, eta emakumeen* osotasun fisikoóan eta psikologikoan dute eragin zuzena. Emakumeen* aurkako indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urte luzez estatuek babestua. Horrek zerikusia du justiziaren zentzu patriarkalarekin eta agerian geratzen da justiziaren aplikazio osoan: prozesuetan, atxiloketetan, kondenetan, etengabeko epaiketetan...
Tortura, emakumeak* partaidetza soziopolitikotik aldentzeko tresna gisa erabiltzen da, ezker independentismoan emakumeek* konpromiso politikoa bartu dute eta partaidetza hori espezifikoki eta bereziki zigortua izan da emakume* militanteen kasuan. Ez soilik iraganean, egun ere hala izaten jarraitzen du.
Torturapean egindako deklarazioak froga gisa erabili izan dira makina bat epaiketatan eta horrek prozesuak luzatu ditu, gehienetan. Finean, hori ere bada tortura aplikatzeko beste modu bat. lraganeko mamua izatetik urruti, gaur egun ere aski nabariak dira torturaren ondorioak Euskal Herrian, eta torturapean egindako deklarazioengatik arraitzen dute oraindik espetxean hainbat euskal preso politikok.
Tortura politiko sexualak jasan dituzten emakumeak* eta hauen egoerak aintzat hartu behar dira bakearen eta justiziaren aldeko borrokan. Bada, ezinbestekoa da mugimendu feministak auzia mahaigaineratzea memoria historiko kolektibo baten aldeko bidean eta Euskal Herriaren eraikuntzan, gaurtik hasi eta etorkizunera begira. Memoria ariketa egitea orainari eta etorkizunari begiratzea ere badelako. Gaur, inoiz baino gehiago, konpromisoa hartu behar dugu egiaren, justiziaren eta erreparazioaren alde borrokan jarraitzeko. Askotarikoak dira torturak utzi eta uzten dizkigun ondorioak, eta horiei aurre egiteko eta osatze prozesuak ahalbideratzeko baliabide eta baldintzak eskuratu behar ditugu. Prozesu horiek politizatuz eta ekarpen eta afera politiko gisa ulertuz.
Iratxe, guk sinesten dizugu! Lanean jarraituko dugu torturak jasan dituzten euskal emakume* militanteen erreparazio osoaren alde. Justizia, memoria, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak.
Minak eta egiak aitortuz, feminismotik herria osatu!


