GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA lehiaketaren bigarren edizioa

GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA.jpg

Maia Permaculture kooperatibak eta Bidasoa Txingudi eskualdeko elikadurakontsumo taldeek —Labore Txingudi eta Hendaiakoop— “GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA” lehiaketaren bigarren edizioa aurkezten dugu gaur. Helburua Bidasoa-Txingudi eta inguruko ikas eremu naturaleko gazteek hausnarketatik sortutako sentsibilizazio-proiektuak garatzea eta haien ideiak ikus-entzunezko baliabideen bidez gizarteratzea da.

Mugaz gaindiko Gipuzkoako Aldundiaren eta Pirinio Atlantikoetako IDEIAK egitasmoaren baitan saritutako proiektuaren bidez, elikaduraren eraldaketarako lanean ari gara 2022tik, hezkuntza komunitatearekin batera pedagogia, elkarlana eta saretzea indartzen.

Iazko ediziotik aurtengorako jauzia

Iazko edizioak erakutsi zigun gazteek badutela ikuspuntu kritikoa, sormena eta inplikazio handia elikaduraren erronka nagusien inguruan.

Horregatik, aurten beste urrats bat egin dugu:

  • Eskualdeko parte-hartzea zabaldu dugu, eta orain aukera izango dute Irun, Hondarribia, Hendaia, Urruña, Biriatu, Ziburu eta Donibane Lohizuneko ikastetxeek.
  • Bideogintza tailerrak eta baliabide tekniko gehiago eskainiko dizkiegu ikastetxeeli.
  • Webgunea (www.gazteakon.eus) eguneratuta dago edizio berriaren informazio osoarekin.

Gazteen hausnarketatik eraikitako proiektuak

Lehiaketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo kolegioko adinean dauden gazteei zuzenduta dago eta bideoen bidez honakoak lantzea du helburu:

  • Elikadura jasangarria eta tokikoa
  • Eskola-komunitatean garatu nahi dituzten proiektu eraldatzaileak
  • Komunikazioa, ikus-entzunezkoa eta talde-lana

Bi sari nagusi izango dira aurten ere:

  • e Epaimahaiaren saria (600 €)
  • e Herritarren garia (400 €) Sari hauek ¡kastetxe bakoitzarekin adostuko dira, elikadura burujabetza hobetzeko ekintza zehatzak finantzatzeko.

Iazko irabazleei hitza emanez

Aurten, prentsaurrekoko une berezietako bat azko edizioko ikasleen partehartzea izan da. Euren ahotsak ekarri dituzte hona, esperientziatik hitz eginez.

Elaia Arbelaiz (DBH 4):

Gure kasuan, gonbidapen bat luzatu ziguten elikagaien inguruan hausnarketa egiteko. Ikastetxean galdetegiak zabaldu genituen eta jasotako informazioarekin bideoak prestatu genituen. Bideoetan denboran zehar hamaiketakoen aldaketa ¡ikusi genuen, ez bakarrik osasunari dagokionez, baita plastikoen erabileran ere.

Ez genuen ¡irabaztea espero; gure helburua hausnarketa zabaltzea zen. Hala ere, poz handia eman zigun irabazteak.

Eta ilusioa egiten digu guk proposatutako proiektu bat ¡kastetxean martxan jarri izana: aurten "fruta eguna” antolatu dugu eta arrakasta handia izan du.

Osertz Ubegun (DBH 2):

Sariarekin jasotako dirua aurten izango dugu erabiltzeko. Baratzarekin loturiko ideietan pentsatu dugu; gure ikastetxean horrek du elikadurarekin lotura handiena.

Azkenean erabaki dugu diru gehiena negutegian inbertitzea, eta beste zati bat hazi eta ongarrien erosketa indartzera bideratzea.

Haien hitzek erakusten dute Gazteak On lehiaketak benetako eragina duela ikastetxeetan: hausnarketatik ekintzara igarotzen ari direla.

Parte-hartzea eta sentsibilizaziorako deia

Lehiaketak bost fase izango ditu, izen-ematetik sari banaketara; eta maiatzean fase garrantzitsuenetakoa jarriko da martxan: herritarren bozka Irekiaren prozesua.

Fase hori ez da soilik boto kontua: sentsibilizazio-ekintza da, gazteen ahotsak eskualdeko komunitatearen aurrean jartzen dituen unea delako.

Horregatik, gaurtik bertatik gonbidatzen ditugu komunikabideak prozesu honen bidelagun izatera. Funtsezkoak zarete gazteek esateko dutena familiak, ikastetxeak eta herritarrakengana iristeko.

Amaitzeko

Guretzat argi dago: gazteen ideiek gure eskualdeko elikaduraren etorkizuna hobetzeko gaitasuna dute. Bigarren edizio hau pauso sendoa da norabide horretan.

Eskerrik asko gaurkoan gurekin egoteagatik, eta zabal dezagun elikadura jasangarri, osasuntsu eta tokiko baten aldeko mezua.

Etiquetas: