
Abenduaren 13an GazteArtean espazioaren inaugurazioa ospatuko dute CBAn eta tailer berezi batzuk antolatu dira.
Sormen goiz berezia izango da CBAn dugun GazteARTEan espazioaren aurkezpen festaren barne. Hiru tailer antolatu dira.
Zeramikako tailerra: zeramikako tailerrean, buztinari forma emanez, zure ideiei bizia emango diezu, pieza berezi eta ukigarriak sortuz.
Fanzine tailerra: fanzine tailerrean, istorioak eta irudiak uztartuko dituzu argitalpen txiki, ausart eta pertsonalak sortzeko.
Artile ontzi tailerra: artile ontzi tailerrean, artilea eta ehundura uztartuta, zuk zeuk egindako ontzi bati bizia emango diozu.
Izen-ematea abenduaren 1etik aurrera plaza guztiak bete arte.
Datu praktikoak:
Eguna: abenduak 13 (larunbata).
Ordua: 11:00-13:00.
Lekua: CBA.
Adina: 18-30 urte.
