Balorazio baikorra agintaldi planaren exekuzioan

Hondarribiko kai-muturra

Abotsanitz.- Agintaldiaren erdia pasa dugunean, Abotsanitzetik Hondarribiko gobernu-taldeak egindako lan zorrotzaren balorazio politiko bat egin nahi izan dugu. Gobernura iritsi eta bi urte t"erdi geroago, 20232027 Agintaldi planaren %82a burutu da edota burutze bidean dago. Ez da zifra bakan bat: proiektu indartsu baten emaitza da, ibilbide-orri jakin bat duena eta konpromisoak gauzatzen dtuen gobernatzeko eredu berri bat.

Hasierako 142 neurrie, beste 15 proiektu batu zaizkie, agintaldian zehar sortu dren benetako beharrei erantzuna emateko. Gaur-gaurkoz, 157 ekintzetatik 119 daude aktibatuta. Abotsanitzentzat, gobernatzea ez da inprobisatzea edo inertziaz datorrena kudeatzea, baizik eta planifikatu, lehenetsi eta Hondarribiaren etorkizuna eta interes orokorraren baitan erabakiak hartzea.

Gure proiektu politikoa hiru zutabe nagusietan oinarritzen da: publikotasuna sendotzea, pertsonak erdigunean jartzea eta nortasuna eta kohesionatuta dagoen herri bat eraikitzea. Bi urte? erdu hauetan, udal administrazioa indartu dugu, justuagoa den sistema-fiskal baterantz goaz eta kudeaketa eraginkor, garden eta interes orokorra lehenesten duen oinarria ezarri dugu.

Denbora berean, komunitatea zaindu eta sortzen dtuen politikak ere burutu ditugu: Gizarte Zerbitzuen indartzea, bakardadea gainditzeko programa-komunitarioak, ongizatean hobekuntzak, kirola eta gazterian, bai eta parte-hartze erreal eta herritarrekin elkarrizketa-zuzena oinarri duen gobernantza finkatu ere. Indibidualismoaren aurrean, zaindu eta zaintzen duen Hondarribia bat defendatzen dugu.

Hirigintza-erronka eta etxebizitza larrialdia dugun testuinguru honetan, Abotsanitzek erabaki ausarten aldeko apustua egin du: alokairu sozialeko etxebizitzekin aurrera, herrian bizitzeko eskubidearen aldeko erabakiak hartu, promotore pribatuekin hondarribitarrentzat onurakoak izango diren baliabideak negoziatu eta lortu etab. Hau guztia bilduko duen tresna nagusia HAPO izango da, non Abotsanitzen hiriereduaren adierazle garbia izango den. Orain arte egindako lan guztiak bideratuko du Plan Orokorra aurrera joateak eta hurrengo hilabeteetan indarrean edukitzea.

Mugikortasunean hobekuntzak burutu ditugu, laster indarrean ikusiko ditugunak, Mugikortasun Mahaiak onarturiko lan-lerroak jarraituaz: Hiri-Autobusaren zerbitzua, bai terrazen zein Aparkalekuen ordenantza praktikara eramatea ere. Hau guztia, etorkizunean begirada jarriaz egin dugu, hondarribitarren bizimodua errazte eta lasaitze alderako helburuekin.

Lurraldean errotuta dagoen garapen-eredu bat defendatzen dugu ere: Tokiko merkataritza lagundu, auzoak bizirik, txoko guztietara iristen den kultura, euskararen erabilera sustatzeko proiektu eta ekintzak edota bizitza zein ingurunea erdigunean jartzen dituen trantsizio ekologikorako politika publikoak.

Guretzat, berdintasuna eta justizia soziala ez dira diskurtso eta hitz solteak, ekintza-ardatzak eta gure oinarri baizik.

Oraindik ere bide luzea dugu egiteke eta erronka garrantzitsuak gauzatzeke, baina Hondarribia, duela bi urte t'erdi bano hobe dago. Abotsanitzetik, beste behin, koherentziaz, ausardiaz eta erantzukizunez gobernatzeko konpromezua berresten dugu.

Gure helburua argia da: Hondarribia solidario, euskaldun eta kohesionatu bat eraikitzea, herritar guztak zaindu eta kontuan hartzen dituena eta herri-komunitatea interes partikular eta pribatuen gainetik jartzea.

Etiquetas: