Sahararen aldeko Euskal Karabana Kabigorrin

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku
Data: 
Osteguna, Otsaila 5, 2026 - 19:00 -tik Igandea, Otsaila 8, 2026 - 23:55 -ra

Caravana Sahara

Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 50 urte han bizi dira 170.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.

Lagundu nahi baduzue, otsailaren 2 tik 8 ra arte, Kabigorrira atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta emakumeentzako konpresak ekar ditzakezue.

Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.

Halaber, 2026ko uztailan eta abuztuan gure herrira etorriko diren 10-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu saharrarentzat harrera-familiak behar ditugu. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi baduzue, eta interesatuta bazaudete elkar-harrerapen horrekin, Udalako Ongizate Sailara ala guregana argibide bila jo dezakezue, 2026ko martxoaren amaiera arte.

Mila esker zuen laguntzagatik.

TXINGUDI SAHARAREKIN TADAMUM ELKARTEA
tadamum@hotmail.es
Teléfono: 628569463

Etiquetak: