Udaberriko Eskola Politikoa

UEP 2026

BorBor hausnarketa kolektiborako plaza.- Kapitalismoa eta bere bilakaera oro naturaltzat eta ezinbesteko patutzat aurkezten diren garaiotan; inplizituki zein esplizituki sinestarazi nahi digutenean sistema ekonomiko-politikoa modu objektibo batean heldu dela gaur eguneko egoerara; salbazioa aukera indibidual gisa soilik eskura daitekeela sinestear gaudenean; hemen eta orain iniziatiba berreskuratzearen beharra berresten dugu.

Planeta hankaz gora jarriko duen egiturazko aldaketak dagoeneko gertatzen ari dira. Maila lokalean eta txikitik ere paradigmak aldatzen ari dira. Munduaren ulerkera berriak behar dira esparru denetan; eta jakintza berri horiek sortu behar dira, eraiki behar ditugu.

Hari horretatik tiraka antolatu dugu aurten ere Udaberriko Eskola Politikoa. Joan den urteko edizioaren arrakastak hauspoturik, martxotik ekainera ikuspegi iraultzaile eta kritikoaren bidez, eraldaketa prozesuak bultzatu, herri mugimenduen zein mugimendu askatzaileen kideak formatu, borroka-komunitateak elikatu eta eskualdean herri boterea sustatzeko programa mardula osatu dugu Euskal Herrian ditugun pentsalariak gurera ekarriz, haiek entzuteko lehenik, haiekin eztabaidatzeko ondoren, eta jarraian, ikasitakoak gurera aplikatzeko, pedagogia kritikoaren bidetik:

  • Martxoak 12 – Nazioa, euskara eta borroka emantzipatzaileak (Ibai Atutxa) Arbesko Toki Alai eskolan
  • Martxoak 26 – Bizitzaren alde, trantsizio ekosozialista (Martin Lallana) Arbesko Toki Alai eskolan
  • Apirilak 16 – Ez baikara anti-arrazista jaio, ekinak egingo gaitu (Txefi Roco) Arbesko Toki Alai eskolan
  • Maiatzak 16 – Askapen nazional eta soziala XXI. mendeko Europan: Herrialde Katalanetatik irakaspenak (Mireia Vehí eta Anna Gabriel) Hazia Elkartean
  • Maiatzak 28 – Hitz egin genezake euskal transfeminismoaz? (Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta) Arbesko Toki Alai eskolan
  • Ekainak 6 – Kultura kritikoa eta munduberrigintza (Arantza Santesteban eta Ramon Zabalegi) Lakaxita Gaztetxean

Eskola guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira

Etiquetas: