
Martxoak 8an ospatuko zen Komunetako Herri Kontsulta Nazionala zela bide, Venezuelara abiatu ginen 6 euskaldunez osaturiko brigada: Olatukoop sareko 3 lagun, Bilgune Feministako 2 eta Hernani Burujabeko kide bat.
Astebetez izan gara bertan, ezagutu ditugu zenbait Komuna Sozialista, nola hirikoak, ala landa ingurukoak: “El Maizal” komunaren 17.urteurrena ospatu dugu Ande mendien ateetan, eta hunkitu gara Caracaseko “5 de Marzo” komunako emakumeen borrokarekin. Bestalde, Feminismo Komunitarioko hainbat militanterekin egin dugu brigadaren parte bat, eta ulertu nola Komuna eraldaketa feminista lurraldetik emateko tresna izan daitekeen. Zentzu horretan, M8ko Herri Kontsulta Nazionalaren sasoia frogatu dugu: norbere komunan, milioika pertsonak eman du bozka komunitatearen aldeko proiektu egokiena hautatzeko. Venezuelak defendatzen duen ereduaren festa izan da, demokrazia zuzen eta “protagonikoarena”, alegia.
Noski, brigadan zehar franko hitz egin dugu Venezuelak bizi duen setio inperialari buruz, eta urtarrilak 3ko bonbardaketa basatiez, baita horien ondotik ireki den eszenario politiko bihurriaz ere. Indarrean den mehatxu yankeeaz, oinarri chavistaren egoeraz, Komunen jarreraz, Delcy Rodriguez buru duen gobernu berriaz, eta noski, baita Nicolas Maduro eta Cilia Floresen etxeratze beharrari buruz ere.
"Inperioaren gezurrei aurre egin, zuen herrian zaretenean konta ezazue venezuelarron egia", eskatu digute komuneroek maiz, eta dugun zorrari erantzunez, hori egiteko zita antolatu dugu Irunen.
Oztopoen gainetik, chavezen herriak etengabe honakoa errepikatu digulako: "irabazi arte"
