
"Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikanoak bi gai interesgarrirekin eguneratu du webgunea. Atzerria Katalunian, Helmugako lekua eta 1936ko uda Irunen, Estatu-kolpea eta errepresio frankista.
Atzerria Katalunian - Helmugako lekua
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, 1936ko irailean Irundik atera zeneko datuak erakusten dituen ikerketa lana egin ondoren, orain Gloria Campoy ikertzailea Kataluniatik egiten ari den ikerketari esker osatu dugu informazioa.
Atxerriko irundar familien datuak dituen lehen zerrenda Caldes de Malavellakoa da.
Pixkanaka-pixkanaka, beste helmuga batzuk gehitzen joango gara. Gloria Campoy ikertzailearekin hitz egin nahi baduzue, gure elkartera deitu eta berarekin harremanetan jarriko zaituztegu.
1936ko uda Irunen • Estatu-kolpea eta errepresio frankista
Atal honetan gure webgunean Errepublika, estatu-kolpea eta Irungo errepresioari buruz dugun informazio guztia bildu da.
