
BDS KOOP.- 2026ko ekainaren 5ean, Iruñeko Geltokin, KOOPERATUZ SARIAren sari banaketa ekitaldia egin zen, Olatukoop-ek antolatutako Saretze Eguna jardunaldien baitan.
Ekimena BDS KOOPek sustatzen du, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren finantzaketarekin, eta Ekonomia Sozialaren balioak eta kooperatibismoaren printzipioak sozializatzea, ikusgarri egitea eta horien inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzea du helburu.
Ekitaldia giro hurbil eta parte-hartzailean garatu zen, eta bertaratutako pertsonen zein aurtengo edizioan aurkeztutako proiektuen inplikazio handia nabarmendu zen.
Sari banaketan Garbiñe Bueno Zabalza Iruñeko Udaleko alkateordeak, Maider Beloki Unzu Iruñeko Udaleko Kultura zinegotziak eta Miren Arriaga Zanguitu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Saileko teknikariak ere parte hartu zuten, eta haiek eman zizkieten sariak aurtengo saridunei.
Jardunaldian zehar 2026ko deialdiko proiektu irabazleak ezagutzera eman ziren. Aurten guztira 42 lan aurkeztu dira: 21 helduen kategorian eta 21 haurren kategorian.
Berdinketa bat gertatu da kategoria batean, eta horrek haur kategorian sari partekatua ematea ekarri du.
Sarituak
Haurren kategoria
Lehen saria Enar Williams-i eman zaio, “Denontzako Herria” abestiagatik.
Kategoria berean, epaimahaiak sari partekatua (ex aequo) eman dio:
Ainhoa Zabala, “La aldea que tenía el cielo” ipuin laburragatik.
Helduen kategoria
Lehen saria Miguel Alfredo Hernández-entzat izan da, “Eralda dezakegu” ikus-entzunezko proiektuagatik, egurrezko letrekin egindako lana eta ikus-entzunezko narrazioa uztartzen dituen proposamen artistikoa.
Sariak 3Dn inprimatuta izan dira Indart3D Iruneko kooperatibak eginda, eta ekoizpena modu altruistan egin du, trofeoen lagapenaren bidez. Azpimarratzekoa da kooperatiba hori KOOPERATUZ SARIAren lehen edizioko irabazlea izan zela.
Saretze Eguna barruko topaketa
KOOPERATUZ SARIAren sari banaketa Olatukoop-ek antolatutako Saretze Eguna jardunaldien barruan egin zen, esperientziak partekatzeko eta balio kooperatiboak zabaltzen jarraitzeko gune gisa sendotuz.
Antolakuntzatik oso positiboki baloratu da aurtengo parte-hartzea eta aurkeztutako lanen kalitatea.
