Gaur goizean ospatu da GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketa ekitaldia, Ficoban, Bioterra azokaren baitan. la 100 lagun bildu dira bertan —ikasleak, irakasleak, epaimahaikideak eta erakundeetako ordezkariak—, gazteek elikaduraren etorkizunari buruz egindako hausnarketa, sormena eta konpromisoa aitortzeko.
Maia Permaculture kooperatibak eta Bidasoa-Txingudi eskualdeko elikadura-kontsumo taldeek —Labore Txingudi eta Hendaiakoop— sustatutako ekimen honek urrats garrantzitsua eman du aurten. Lehiaketaren bigarren edizio honetan, parte-hartzea eskualde osora zabaldu da, eta lehen aldiz Irun, Hondarribia eta Hendaiako ¡kastetxeek bartu dute parte batera. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren arteko mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen IDEIAK programaren babesarekin garatzen da, bi aldeetako gazteen arteko harremanak eta elikaduraren inguruko hausnarketa partekatua sustatzeko helburuarekin. Hazten ari den proiektua
Aurtengo edizioan 31 taldek eman zuten izena, eta horietatik 21 lan aurkeztu dira azkenean.
Guztira, 250 ikaslek baino gehiagok parte bartu dute prozesuan zehar, ikastetxeetan elikadura jasangarriaren inguruko hausnarketak, ¡kerketak eta ikus-entzunezko proiektuak garatuz.
Antolatzaileek bereziki nabarmendu nahi izan dute izena eman zuten talde guztien ahalegina.
Izan ere, hainbat taldek ezin izan dute proiektua amaierara eraman, baina egindako lanak eta erakutsitako interesa ere balioan jarri nahi izan dituzte.
Sarituak
GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA lehiaketak bi sari nagusi banatu ditu aurten ere: Epaimahaiaren Saria eta Herritarren Saria.
Epaimahaiaren Saria
Sari hau elikadura, ingurumena, hezkuntza, ikus-entzunezkoak eta parte-hartzea bezalako arloetako erakunde publikoetako zein erakunde sustatzaileetako ordezkariek osatutako epaimahaiak erabaki du.
Aurkeztutako lan guztien artean, Toki-Alai BEKO “Zer da gosari osasuntsua?” lanak jaso du epaimahaiaren baloraziorik onena.
143 puntu lortu ditu.
Aurtengo edizioan lehia bereziki estua izan da. Izan ere, puntuaziorik altuenak lortu dituzten bost lanen artean zazpi puntuko aldea baino ez da egon, eta irabazlea puntu bakarrarengatik gailendu da. Datu horrek aurkeztutako lanen kalitatea eta maila ona erakusten ditu.
600 euroko saria jasoko du ikastetxean elikadura burujabetzarekin lotutako ekimen bat garatzeko.
Saria Labore Txingudi eta Hendaiakoop elkarteetako ordezkariek banatu dute.
Herritarren Saria
Herritarren Saria bozketa ireki baten bidez erabaki da, herritarrek lehiaketaren webgunean ikusgai egon diren bideoak baloratuz.
Aurten, sari hau El Pilar ikastetxeko “Arazoa vs Konponbidea” lanak eskuratu du.
Herritarren babes handiena jaso duen proposamena izan da.
400 euroko saria jasoko du, ikastetxearen elikadura burujabetzarekin lotutako proiektu bat garatzeko.
Saria Iker Goiriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugaz Gaindiko Lankidetzako arduradunak, eman du.
Gazteen ahotsa, eraldaketaren erdigunean
Lehiaketaren helburua ez da soilik bideoak sortzea. Gazteei aukera ematen die elikaduraren inguruko erronkei buruz hausnartzeko, euren inguruan eragin dezaketen proposamenak garatzeko eta ideiak komunitate osoarekin partekatzeko.
Aurkeztutako lanetan askotariko gaiak jorratu dira: gosari osasuntsuak, elikadura-ohiturak, tokiko produktuak, elikagaien jatorria, kontsumo arduratsua edo elikadurak ingurumenean duen eragina, besteak beste.
Ficoba eta Bioterra, elkarlanerako gune
Bigarren urtez jarraian, sari banaketa ekitaldia Bioterra azokaren baitan ospatu da.
Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Ficobaren eta Bioterraren babesa, gazteen lana ikusgarri egiteko eta elikaduraren etorkizunari buruzko hausnarketa publiko zabalago baten parte bihurtzeko aukera ematen baitute.
Etorkizunari begira
2022az geroztik, Maia Permaculture, Labore Txingudi eta Hendaiakoop elkarlanean ari dira mugaz gaindiko ikuspegitik elikaduraren eraldaketa sustatzeko. DEIAK programaren babesari esker, urte hauetan hezkuntza komunitatearekin, erakundeekin eta tokiko eragileekin sare sendo bat eraikitzen joan dira. Horren emaitza da gaur sari banaketa honetan ikusi den partehartzea eta gazteen inplikazioa.
Lehiaketarekin batera, antolatzaileak lanean ari dira laster aurkeztuko den GAZTEAK ON plataforman. Bertan, ikasleen lanetan inspiratutako eduki interaktiboak, hezkuntza-baliabideak eta elikaduraren inguruko material pedagogikoak bilduko dira.
Eskualdeko gero eta ikastetxe gehiagoren parte-hartzearekin, antolatzaileek hirugarren edizioari begira jarri dute jada arreta, gazteen ideiek elikadura jasangarriago, osasungarriago eta bidezkoago baterantz egiten duten ekarpena indartzen jarraitzeko.

