Ezker Anitza-IU.- Arantza Gonzalez Garcia koordinatzaile nagusiak, Santi Jimenez Ussia Gipuzkoako koordinatzaileak eta Rosa Rubio Sanchez Irungo Asanbladako koordinatzaileak harrera egingo diote Alarde mistoari, emakumeek jaietan berdintasun egoeran parte hartzea babesteko.
2026ko ekainaren 29a. Ezker Anitza-IUk Irungo 2026ko Sanmartzialetako Alarde mistoari babesa emango dio berriro, alarde bakar eta berdintasunezkoa aldarrikatzeko. “Gure babesa eta errekonozimendua adierazi nahi diegu duela 30 urte gaur alarde mistoa izateko lehen urratsa egin zuten emakumeei”. Era berean, “gatazka honekin amaitzeko eta emakumeek jaietan berdintasunez goza dezaten bermatzeko, alde guztien artean beharrezko pausoak eman daitezela aldarrikatuko dugu”, adierazi du Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak.
Hala, Arantza Gonzalez Garciak, Santi Jimenez Ussia Gipuzkoako koordinatzaileak eta Rosa Rubio Sanchez Irungo Asableako koordinatzaileak 2026ko Sanmartzialen Alarde mistoa hartuko dute astearte honetan, ekainak 30.
zkerreko alderdiak gogorarazi duenez, “jai-giroko ekitaldi parte-hartzaile bat ezin da emakumeen diskriminazioaren adibide izan. Erabateko berdintasuna emango da gizonek eta emakumeek alarde bera partekatzen dutenean, ezin baita berdintasunetik kanpoko esparrurik egon, ezta jaiak ere”.
Era berean, Ezker Anitza-IUk eskatu die herritarrei “ez dezatela normaltasunez onartu bi alarderen existentzia, desberdintasuna normalizatzea dakarrelako, horietako batek emakumeen eta gizonen baldintza berdinetan parte hartzea baztertzen baitu”.
Ildo horretan, Arantza González Garcíak azpimarratu duenez, “lurraldeko herri askotan sartu dira emakumeak parte hartzen ez zuten jai-ekitaldietan, egungo gizarteak berdintasunean aurrera egin duelako eta naturaltasunez onartzen duelako emakumeak espazio guztietan egotea”.

