Portzelanetako biribilgunean, Landetxan, Palestinaren alde egiten diren elkarretaratzeek, lanegun guztietan, 20:00etan, hamar minutuz, urtebete betetzen dute. Palestinarekiko elkartasuna adierazteko eta genozidioa salatzeko elkarretaratzea egin dute urte honetan zehar etenik gabe. Elkarretaratzeek jarraituko dute.

