Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa.- Hondarribian irailaren 30etik urriaren 2ra egingo den Euskal Herriko Titiriteroen III. Topaketarako azken prestaketak egiten ari gara..
Aurten, iaz bezala, topaketaren baitan 12 orduko prestakuntza ikastaro intentsibo bat antolatu dugu, aurten, Mario Copetek emana, argiztapenetako teknikaria eta titiritero profesionala. Ikastaroak argiztapen teknikorako sarrera, argi motak, konexioak eta MagicQ-rekin oinarrizko programazioa landuko ditu.
EUSKAL HERRIKO TXOTXONGILOLARIEN 3. TOPAKETA
Txotxongiloentzako argiztapen tailerra
Data: Irailaren 30etik – Urriaren 02ra bitartean
Kokalekua: Hondarribiako Kultur Etxea, Bidasoaldeko Eskualdea (Gipuzkoa)
Tailerra Mario Copete argiztapen tekniko eta txotxongilolari profesionalarekin izango da, Hondarribiko Kultur Etxean (Gipuzkoa).
Bertaratzen diren guztiek 12 orduz argiztapen teknikoan murgiltzeko aukera izango dute:
- Argiztapen teknikoaren sarrera
- Argi motak eta konexioak
- MagicQ programazio oinarrizkoa ikasiko dute
Parte hartzeko baldintzak
Derrigorrezkoa da:
- Formulario hau betetzea
- Matrikula ordaintzea
Matrikula ordaintzeko banku-datuak
- Titularra: Euskal Herriko titiriteroen elkartea - OMAK
- Kontu zenbakia (IBAN): ES38 3035 0059 89 0590138969
- kontzeptua: Argiztapen tailerra "Izena" + "Abizena"
- Kontuan izan: matrikula-ordainketa egin arte, tailerreko parte-hartzea ez da aintzat hartuko.
Kurtsoaren iraupena eta egutegia
Iraupena: 12 ordu
Egunak:
- Irailaren 30a (asteazkena)
- Urriaren 1a (osteguna)
- Urriaren 2a (ostirala)
Ordutegia: 9:30 – 13:30
Lekua: Hondarribiko Kultur Etxea, 1. solairua
Prezioa
(Tailerraren prezioa soilik, ez du beste ezer barne hartzen)
- OMAK-eko bazkideak: 30 €
- UNIMA federazioko bazkideak: 50 €
- Besteak: 75 €
Plaza-kopurua eta erreserba
Tailerra 12 pertsonentzatpentsatua dago.
Erreserba formularioaren eta matrikula-ordainketaren ordenaren arabera egingo da plazak bete arte
Ez ahaztu! Bete formularioa eta ordaindu matrikula zure lekua bermatzeko Izena eta abizena jarriz
Edozein galdera edo zalantzarako: txotxongilolarientopaketa@gmail.com

