Non:
Hazia kultur elkartean
Data:
Ostirala, Martxoa 21, 2014 - 19:00 -tik 21:30 -ra
Datorren larunbatean, hilak 22, 30 urte beteko dira Pasaiako badian Espainiako Poliziak tiroz Dionisio Aizpuru "Kurro" eta Pedro Mari Isart "Pelitxo" azpeitiarrak eta Rafael Delas "Txapas" eta Jose María Izura "Pelu" iruindarrak hil zituela. Orduan, Joseba Merino donostiarra atxilotu hartu eta torturatu egin zuten. Denak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak ziren. Espainiako poliziak hildako lau haien gorpuetan 113 bala zulo aurkitu zituen forentseak.
Pasaiako sarraskiaren 30 urtemuga gogoan, ostiralerako hitzaldia eta bideo emanaldia antolatu dituzte Hazia kultur elkartean. Mintzaldia, martxoak 21, ostiralarekin, 19:00tan hasiko da eta bertan Joseba Merinok, Pasaiako sarraskitik bizirik irten zen bakarra, parte hartuko du.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano