Jardunaldira eta herri bazkarira gonbidatzen zaituztegu!
Zambra Euskal Herria.- Datorren azaroaren 14an, elkartuko gara esperientziak partekatzeko, hausnartzeko eta elikatzeko beste modu batzuk elkarrekin eraikitzeko.
Elikadura duin eta osasungarrirako eskubideaz, elikagaiak eskuratzeko aukerez, ekoizpen- eta kontsumo-ereduez eta gure lurraldeetan dagoeneko sortzen eta garatzen ari diren alternatibez hitz egingo dugu.
Elkar ezagutzeko, elkarri inspiratzeko, ikaskuntzak partekatzeko eta ekimenen artean loturak eta bide komunak aztertzeko goiz bat izango da.
Eta ondoren… herri bazkari baten inguruan elkartzen jarraituko dugu! Bazkaria irekia izango da bertaratu eta gurekin bat egin nahi duten pertsona guztientzat. Elkarrizketekin modu informalagoan jarraitzeko eta elkarrekin tarte atsegin bat pasatzeko aukera izango dugu.
Eman izena hemen! https://my.liberaforms.org/elikatu-edo-jan

