Bagera.- Aurten ere, zoritxarrez, emazteen aurkako indarkeriak ez du atzera egin. Are gehiago gora egin du: Barne Ministerioak 2026ko azaroan argitaratutako datuen arabera, ia 285.000 indarkeria matxistaren biktima erregistratu zituzten 2025ean segurtasun indarrek, hau da, urtebetean % 5eko igoera izan da.
Errealitate honen aurrean, gure mobilizazioa ezinbestekoa da gaitz honi aurre egiteko eta gizartea sentsibilizatzeko.
Jarraian, azaroaren 25aren bueltan, Emazteen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren kari, antolatzen, elkarlanean prestatzen edo sustengatzen ditugun ekintzen egitarau osoa duzue. Kartel eta irudi xehatuak mezu honi erantsita aurkituko dituzue.
Ekitaldien egitaraua
Azaroak 21, larunbata - «Mugitu» eguna (ekintza eta sentsibilizazioa)
Ipar Euskal Herriko Emazteen Etxearekin elkarlanean, Emakumeen Ondarearen Jardunaldien baitan:
- 10:30 – 12:30 | Gorputz-adierazpen tailerra: Borderline Fabrikan (Hendaiako geltokian).
- 13:00 – 14:00 | Bazkari herrikoia: Emazteen Etxean.
- 14:00 – 16:00 | Indarkeria-neurgailu erraldoi bat sortzeko tailerra eta antzezpena: «L’Art d’agir» kolektiboaren eskutik, Emazteen Etxean, Pausuko herri-etxean (Urruña).
- 18:30 – 20:00 | Pintxo-potea: Borderline Fabrikan.
- 20:00 | «Nébuleuse – derrière les mots, la violence» dantza ikuskizuna: Loraine B.-rena, eta ondoren solasaldia Borderline Fabrikan (Hendaiako geltokian – sarrera librea).
Azaroak 22, igandea
- 09:00 | Emazteen triatloi solidarioa (Mugaz Muga): Longe-côte (itsasoko ibilaldia), bizikleta eta korrika proba. Irteera Hendaiatik izango da, Irundik igaroz, eta amaiera alaia Hondarribian izango du. Bagera, nous sommes elkarteak postua jarriko du Irungo Zabaltza plazan 10:00etatik 12:00etara, Irungo Bizibidean elkartearekin batera.
- 18:30 | Doako autodefentsa tailerra: Hendaiako judo klubak eskainia, Dojoan.
Azaroak 23, astelehena
- 18:00 | «La Frappe» filmaren proiekzioa eta solasaldia: Aizpurdi lizeoko azken mailako (Terminale) ikasleen eta Marie Dupuis bikote- eta familia-aholkulariaren parte-hartzearekin, Les Variétés zineman.
- 20:30 | «L’Affaire Marie-Claire» filmaren proiekzioa: Les Variétés zineman.
Azaroak 25, asteazkena — Emazteen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
- 17:00 | Elkarretaratzea eta ekintza aldarrikatzailea: Hitzordua Hendaiako geltokiko zabalgunean, M8 Asanblada Feminista Bidasoa kolektiboarekin elkarlanean antolatutako ekitaldian.
Azaroak 28, larunbata — Emazteen ondarearen jardunaldien itxiera
Ipar Euskal Herriko Emazteen Etxearekin elkarlanean:
- 20:30 | «Istorias» dantza ikuskizuna: Gaztelu Aretoan, Hendaian.
Azaroak 29, igandea
- 11:00 | «Pour ton cœur» antzezlana: Batcharte Dantza konpainiaren eskutik, Hendaiako Mendi Zolan auditoriumean.
Gure sentsibilizazio ekintza osagarriak
- Irandatz kolegioa: Joan den azaroaren 12an eta 13an ikasleekin antzerki-forum tailerrak dinamizatu ondoren, azaroaren 23an ikastetxera itzuliko gara sentsibilizazio postu batekin.
- Hendaiako Itsas Ospitalea:Informazio eta sentsibilizazio postu bat ere jarriko dugu azaroaren 26an.
Zuen presentzia eta babesa ezinbestekoak zaizkigu gure ahotsa entzunarazteko!


