Aldatsa baratza kide berri bila dabil

Aldatsa baratza.- Aldatsa baratza agroekologian oinarritzen den ekimena da. Baratza ekologikoa eta autogestionatua da eta elkarte baten bitartzen gestionatzen dugu. Baratza Hondarribiako Botikako agroaldean kokatua dugu.

80 pertsona inguru parte hartzen dugu ekimen honetan eta astero 25 barazki saski banatzen ditugu.

Hilabeteko kuota sistema baten bitartez funtzionatzen dugu eta 2 liberatu ditugu baratza zaintzen dutenak.

Bi baratza ditugu, bata Irungo Ibarla auzoan eta bestea Hondarribian, Botika baserriaren ondoan dagoen lur sailan.

Hondarribiko lur saila eskuratu eta gero, gure ekoizpena handitu dugu eta bazkide berriak bilatzen ari gara. Hona hemen bazkide guztiek bete beharrekoak:
  - hilabetero kuota bat jarri: 65 euro saski oso batentzako (3-4 pertsonentzako barazkiak) edo 32,5 euro saski erdia (1-2 pertsona)
  - larunbat goizero saskia jaso lakaxita gaztetxean
  - bi hilabetetik behin uzta jasotzeaz eta banatzeaz arduratu
  - auzolanetan parte hartu
  - urtean hirutan kooperatibako batzarretan parte hartu

Honen truke astero garaiko barazki ekologikoak jasoko zenituzkete.

Interesatuak bazaudete jarri zaitezte gurekin harremanetan email honen bitartez: aldatsa@riseup.net. Bestela, larunbatero topatuko gaituzue Lakaxitan 12.00tatik 13.30ak arte banaketa egiten dugun bitartean.

Etiquetas: