Santiagoko deabruak.- Ekainaren 13an (larunbata), 18:30etik 21:00ra bitarte, JARAren alde, familia arteko edo taldeko Puzzle-txapelketan parte hartu nahi duzuen guztioi jakinarazi nahi dizuegu izena eman dezakezuela 648028590 telefonora deituz edo santiagoko.deabruak@gmail.com helbidearen bitartez.
Txapelketa San Miguel auzoan egingo da; hain zuzen ere, Alberto Anguera plazan.
Gutxienez, bi lagunez eta gehienez, lau lagunez osatutako familiek eta taldeek parte hartu ahal izanen dute. Derrigorrezkoa da partaideetako bat gutxienez 14 urtekoa edo gazteagoa izatea.
Familiako edo taldeko 10 €-ko inskripzioa txapelketaren egunean ordainduko da.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano