Bidasoa Bizirik.- Bukatu da 2014-2015 ikasturtea enplegurako formazio ikastaroetan parte hartu duten ia 200 lagunentzat. Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak antolatu dituzte, beste behin ere, Bidasoa Bizirik-en bidez.
Lan horretarako eskumena duten beste programa eta administrazioen kolaborazioa ere izan da: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila, Administrazio Publikoetako Ministerioa, POCTEFA Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programa, Europako Gizarte Funtsa eta Irun Ekintzan enplegurako ituna.
Bidasoa Bizirik-ek antolatutako ekintzetan parte hartu duten ikasleek egindako lana aitortzeko, diplomak banatzeko ekitaldia antolatu dute, Irungo Kontserbatorioan. Aurrera eramandako ikastaroetako batzek, hezkuntza balio ofiziala duten Profesionaltasun Ziurtagiriak dituzte.
Bidasoa Bizirik-ek esker onak azaldu nahi dizkie ikasleei, erakundeei, entitateei, formazio lana egin dutenei eta parte hartu duten enpresei, eskualdeko pertsonei lan mundura sarbidea errazteko urtero egiten duten ahaleginagatik.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano