Non:
Ola sagardotegia
Data:
Larunbata, Uztaila 23, 2016 - 18:30
Irunabar.- Udako beroak ito behar gaituen honetan, proposamen berezi bezain polit batekin gatozkizu: Auntxa Trikitixa Eskolak Erromeria antolatu du datorren larunbaterako (uztailak 23). Auntxako trikitilari eta pandero-joleek Ola sagardotegira hurbiltzen direnak alaituko dituzte euren kantuekin 18:30etik 20:30era lehenik eta 22:30etik aurrera ondoren.
Bertan, protagonistei atseden emateko, bertso-eskolakook ere izango ditugu kantuan aritzeko eta umorea jartzeko tarteak.
Beraz, ez egin zalantzarik eta hurbildu, denok primeran pasatzeko aukera izango dugu eta!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko