Mila bat pentsiodun elkartu gara gaur San Juan plazan eta Postetxeko bulegora joan gara %0,25eko igoera ziztrina jakinarazten zaigun eskutitza itzultzeko.
Gipuzkoako pentsiodunen elkarteetara joko dugu pentsiodunen baterako mobilizazio koordinatu bat egiteko Gipuzkoa osoan, eta otsailaren 22an, denok batera ZERBAIT egiteko aukera ote dagoen aztertzeko; izan ere, data horretarako pentsiodunen mobilizazio orokor bat prestatzen ari gara.
Beste elkarretaratze bat egitea erabaki da, datorren otsailaren19an, San Juan plazan, eta elkarretaratze horretan jakinaraziko dira horri buruz dauden berritasun guztiak.
TXINGUDIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano