Alternatiben Herrira prestatzeko azken txanpan sartu gara eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen elkartea edo proiektua bezalakoei esker aterako delako aurrera proiektu hau. Euskal Herrian dauden alternatiben erakuslehio eta topagune izan nahi du ekainaren 2ko Alternatiben Herriak eta, horregatik garrantzitsua ikusten dugu proiektu bakoitzak bere lekua izatea.
Horregatik AZOKA bat antolatu dugu parte hartu nahi duten proiektu guztiekin. Ekainaren 2an zure proiektua ezagutarazi nahi baduzu, jar ezazu postu bat gure azokan! Hemen duzue izen-emateko informazio guztia: http://alternatibenherria.eus/azokan-izena-eman/
Horrez gain, crowfoundingeko ekarpenak aurrera doaz. Horregatik azken esfortzutxo bat eskatu nahi genizueke, diru-bilketaren informazioa zabaldu eta ekimen hau denon artean aurrera ateratzeko. Hemen duzue ekarpenak egiteko esteka: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/alternatiben-herria-irunea
Edozein ekarpen txiki asko eskertuko dugu!
Azkenik, Alternatiben Herriaren aurkezpen-bira bat egiten hasi gara. Hemen dituzue oraingoz antolatu diren ekimenak. Anima zaitezte hurbilen duzuenera agertzen edo zeuena antolatzen!
AURKEZPENAK
Maiatzak 17 Bilbon 18.30. Bolunta
Maiatzak 19 Ziordian. 11.00. Arrauna espazioan. “Mugimendu ekologistaren 1go topaketak”
Maiatzak 19 Mungia. 13.00 Errota Gaztetxean
Maiatzak 20 Iruñea. INFOGUNEA SORTZEN JAIAN - Antoniuti
Maiatzak 22 Donosti 17.00. Adi deialdiari! (Lekua zehazteke)
Maiatzak 23 Elizondo. 19.00. Arizkunenean
Maiatzak 23 JAKOBA ERREKONDO – HITZALDIA – Iruñean Piparrikan. 18.00
Maiatzak 24 Bera. 19.00. Katakun
Maiatzak 24 Gasteiz. 18.30. Martxoak 3 elkartean
Maiatzak 26 Tafalla. 13.00. Plaza de las Pulgas
Maiatzak 31 Iruñeko Maravillas Gaztetxean.19.30 - HITZALDIA - “VIVIENDA ALTERNATIVA: COHOUSING, AUTOGESTIÓN, OCUPACIÓN”
Mila esker ekimen honetan parte hartzeagatik, EKAINAREN 2an DENOK ALTERNATIBEN HERRIRA!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano