Astelehen eguerdian, 1500 pertsona inguru, Irun erdian zehar, burutu den manifestazioak, gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu.
Pentsionisten mugimendua inoiz baino biziago daudela eta etorkizunean, gaur egungo eta ondorenean etorriko diren pentsionisten eskubideak defendatzeko prest daudenaren adierazpen nabarmena izan da.
Egun hauetan, Kongresuan pentsioen etorkizunaren inguruan gai garrantzitsuak eztabaidatzen ari dira; eta pentsionistek, Konstituzioan eta Europar gutun sozialean agertzen den pentsio duinaren eskubidea defendatzen jarraitzeko, indarra eta arrazoiak baditugula erakusten ari gara.
Hori dela eta, pentsionistei eta irundar guztiei orokorrean, emandako laguntzagatik eskerrak luzatu nahi dizkiogu, eta astelehenero San Juan Plazan egiten diren kontzentrazioetara eta Gipuzkoa, Euskadi edo Espainol Estatu mailan egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzea gonbidatzen ditugu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano