Abotsanitz Herri Batzarrak Hondarribiko Udal Hauteskundeetarako hautagaitza aukeratu du. Alderdiaren izenak adierazten duen modura adin ezberdineko, auzo ezberdinetako eta jokamolde ezberdinetako jende anitza hautatu du.
- Igor Enparan Araneta
- Lupe Queiruga Oronoz
- Estitxu Urtizberea Sorzabal
- Aitzol Arroyo Tumas
- Ortzi Alonso Murelaga
- Josu Peña Alza
- Mayi Errasti Jauregi
- Maria Jesus Bolaños Jauregi
- Egoitz Alcaraz Franganillo
- Aritz Rivero Astiz
- Tamara Sastre Castillo
- Mikel De la Linde Ruiz
- Ane Amunarriz Izagirre
- Iker Azkue Lete
- Ion Aristizabal Verdial
- Maxuxa Larrarte Kanpandegi
- Peio Berra Darceles
- Mikel Louvelli Nieves
- Marimar Berrotaran Lekuona
- Angel Alkain Etxeberria
- Juan Ortiz Armendariz
- Miren Alkorta Barrena
- Juanan Cornejo Reyes
- Gerardo Fermin Ruiz
- Josebe Sagarzazu Antsizar
Talde honen asmoa desberdinen arteko herria osatzea da. Honela udal parte hartzailea izango du jomuga; herritarrak udalera etortzea baino, udala herritarrengana gerturatzea izango duelarik xedea. Auzoak eta herritarrak izango dira egunerokoaren ardatz.
Lan ildo orokor hau hautagaitzako programa batean sakondu da. Honela, hamalau puntu hauetan sakontzeko asmoa adierazi nahi du Abotsanitzek> Hirigintza, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, kultura, kirola, ekonomia eta enplegu, euskara, alardea, udal kudeaketa, nekazaritza eta arrantza, turismoa, berdintasun departamentua, ondarea eta memoria historikoa.
Hondarribiko Udalean sakoneko aldaketa baten beharra dugulakoan gaude. Euskararen egoerari bultzada emateko, berdintasun departamentu bat eratzeko, bidegorri sarea osatzeko, alokairuzko etxebizitza publikoa lehenesteko, gertuko ekonomia jasangarria sustatzeko BADA GARAIA!
Korreo bidezko bozka
Jakinarazi nahi da, korreo bidezko bozkaren tramitazioarekin laguntzeko, Abotsanitzek Portu Auzoan duen bulegoetan datozen asteotan egongo garelah3Ahalbidetu den ordutegi astelehen eta asteazkenetan 19tatik 21etara egongo garela eta astearte eta ostegunetan 11etatik 13tara.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano