Erailtzen ari gaituzte, aski da! M8 asanblada Feminista Bidasoak Estatu Espainoleko beste lurraldeekin bat egiten du eta 20S GAUA MOREARA Atxikitzen gara.
Joan zen uztailean oso egoera latza bizi izan dugu Estatu Espainolean, bi egunetik behin emakume bat bere bikote edo bikote ohiaren eskuetan eraila izan baita. Gainera, larria da oso, joan zen uztailean eta abuztuan Estatu Espainolean delitu sexualen kopurua %50a handiagotu izana.
Era berean, Euskal Herriko hiriburuetako jaietan, 25 sexu-eraso salaketa izan dira aurten. Iruña eta Baionan izan dira gehien eman diren kasuak, iazko datuekin alderatuta, bi hiri hauetan gora egin dute.
Hau guztia dela eta, M8 Asanblada Feminista Bidasoak, #Gau Morearekin bat egiten du.
Bidasoaldeko biztanleriari deialdia zabaltzen diogu irailaren 20ean ostirala, gaueko 20:30tatik aurrera San Juan Plazan, gurekin bat egitera.
Argia more bat ekarri edo zuen mugikorrek duten linternari paper more bat jarri (Asanbladako kideak banatuko ditugu).
Gau Morearekin Atxikimendua egin daiteke, karteltxo bat egin, eta honako testu hau idatziz:
NIK GAU MOREA EGINGO DUT
#larrialdi #feminista
edo
GUK ERE GAU MOREA EGINGO DUGU
#larrialdi #feminista
Argazki bat atera, 20slarrialdifeminista@gmail.com Helbide elektronikoa bidaliz
#Larrialdi Feminista
M8 ASANBLADA FEMINISTA BIDASOA
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano