Bidasoa Osasun Plataforma.- Otsailaren 26an, larunbatean, Osakidetzako sindikatuek manifestazioa deitu dute, 12: OOtan, Donostiako Bulebarrean, lehen mailako arretaren egoera larria eta ospitaleko arretaren gainkarga salatzeko.
Bidasoa Osasun Plataformatik adierazi nahi dugu gure arazoak deialdi horren arrazoietan islatzen direla. Hori dela eta, Manifestazioarekin bat egiten dugu, gure pankarta propioa eramango dugula, eta datorren larunbatean Donostiara joateko deia egiten diegu eskualdeko herritarrei.
GURE ESKUALDEA ERRESPETATZEA, HANDITU, BERRITU, HOBETU