Berriak

Kontzentrazioa: "Fermo askatu!!"

Data: 
Asteartea, Apirila 26, 2016 - 18:45
Non: 
San Juan plaza

Apirilaren 25 eta 26an, Auzitegi Nazionalean, Fermin Vila preso politikoak epaiketa berri bat jasan beharko du. Honetan, Irungo bizilaguna, berriz ere, urte luzetako espetxe zigor eskaerari aurre egin beharko du. Fermo iazko abenduan bi aldiz epaitu zuten eta Fiskalak 120 urteko espetxe zigorra eskatu zion.

Aipatu prozesua gaitzesteko, datorren apirilaren 26an, asteartea, 19:30ean San Juan plazan elkarretaratzea antolatu da.

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO II. PALA TXAPELKETA

Data: 
Larunbata, Maiatza 21, 2016 - 10:00 -tik Igandea, Maiatza 22, 2016 - 09:55 -ra
Non: 
Urantzuko frontoi txikian
Antolatzen du : 
Denak ala inor ez, Irungo Ernai

Bigarren urtez jarraian Euskal Preso eta Iheslarien aldeko pala txapelketa izango dugu Urantzuko frontoi txikian, Maiatzaren 21ean goizeko 10:00tatik aurrera.

Fermin Vila Irungo preso politikoaren senideei presoa ikustea oztopatu diete

Etxerat.- Joan den ostiralean Fermin Vila euskal preso politikoari espetxez aldatuko zutela jakinarazi zioten. Transitoan aurkitzen zen Valdemoroko (490 km) espetxean, Villenatik (Alacant). Ostiralean, ordura arte lekualdaketaz ez zekiten senideek bisita eske hots egin zuten eta horretaz informatu zituen kartzelak.

Larunbatean Hondarribiko senegaldarrek euren aberri eguna ospatuko dute

Senegaldarrek apirilaren 4ean euren herriaren askatasun eguna ospatzen dute, euren Aberri Eguna.

Asteguna zenez, ezin izan zuten egunean bertan ospatu behar bezala halako egun garrantzitsua, eta hil honen 16ean, datorren larunbatean ospatuko dute jai-giroan gure bizilagun senegaldarrak.

Orriak