Azken ostirala, presoen aldeko kontzentrazioa
- Gehiago irakurriAzken ostirala, presoen aldeko kontzentrazioa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1679 irakurketak
- Castellano
Itsaslari bokazioa odolean darama Josu Guerrak. Pasaiakoa da. Arrantzalea eta “Spirit of Anuk” belaontziko patroia da. Harekin Balear uharteetan zehar nabigatzen du eta Atlantiar ozeanoa gurutzatu du bi aldiz joan-etorrian. Nerea Azkarate Bermeokoa da eta ozeanoz gaindiko zeharkaldia egiten zuen lehen aldia zen. Josuk Hondarribian askatu zituen amarrak Kanariar uharteetara abiatzeko. Han Nere ontziratu zen eta astebetean Cabo Verdera iritsi ziren. Bertan giza laguntza utzi zuten. Atlantiar ozeanoan zehar astebetez kulunkan ibili ondoren, Antilletara iritsi ziren. Bi hilabetez elkarrekin disfrutatu zuten. Nire hegazkinez itzuli zen eta Josuk bakarka nabigatu zuen Azor uharteetaraino.
Sortu prozesua aurrera dihoa Irunen. Azaroan oinarri idiologikoei buruz eta abenduan ildo politikoari buruz aritu ziren.
Datorren larunbatean 3. batzarra burutuko dute. Bertan, Sorturen funtzionamendua eta antolaketa eredua eztabaidatuko dute. Nazional mailako egituretaz eta kontu teknikoetaz aritzeaz aparte, Irungo Sorturen inguruan ere arituko dira, Irunen dituzten erronken inguruan.
Abian da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Aurten 5. edizioa betetzen da. 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten, 2010eko txapelketan 1.800, 2011ko txapelketan 2.200 eta 2012ko txapelketan 2.250.
Irunen ere, aurreko edizioetan bezala, kanporaketa egongo da. Hau, Otsailak 2, larunbata, 16:00tan Hazian izango da.
Bihar Urtarrilaren 18a 8:30h-etarako Bidasoa Stop Kaleratzeak Jesús Kalea 2. zenbakian egongo dira Irun-eko auzotar baten kaleratzea gelditzeko asmoz
Azken Ordua: Kontzentrazioa, 10etan Kutxabank Paseo Colon-en
Irungo BILDU udal taldeak azken egunetan kiroldegien inguruan herrian agertutako gatazkaren aurrean bere jarrera adierazi nahi du ohar hone bidez:
Udal gobernuak zerbitzu publikoak pribatizatzeko daraman politika, Alderdi Popularraren eskutik beti, langile talde batekin sortutako gatazkaren erantzule zuzena da eta onodrioz, irundarrak izango dira benetako kaltetuak berriro ere.