Mandragora Negra, herri bazkaria eta umeentzako jolasak Anakako jaietan
· Osteguna 2
- 19:00: Ateak irekita: Urtean zehar Auzo Elkartean antolatutako ikastaroetan eginiko lanak ikusgai egongo dira elkartearen egoitzan.
- 19:00: Anakako elizan, “Belaskoeneako Umeen Abesbatza”ren Kontzertua.

Hondarribiko Sortu-k TTIP-ari buruzko hitzaldi interesgarria prestatu du datorren asteazkena, ekainak 8-rako. Hitzaldia ematera Ernai gazte taldeko kide bat eta Jone Etxeberria, Sortu-ren sozioekonomia arduraduna etorriko dira, eta alde zaharreko kultur etxean izango da , arratseko 19.00etan.
Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, mugaz gaindiko marrazketa erakusketa antolatu dute. Hiru hirietako haurrek egindako lanak egongo dira ikusgai, Bidasoko Interpretazio Zentroan.
Kimche Mapu irratiaren aldeko eguna antolatu dugu Oiartzunen datorren Ekainaren 10ean. Jaiotza bertatik errepresioak gogor jo du irrati komunitario hau, baina horretaz gainera emisioak bideratzeko zuten generadorea apurtu egin zitzaien.