Noticias

Patxi Moreno eta Ander Tafall Euskadiko banakako xake txapelketan lehenengo eta bigarrena izan dira

Asteburu hontan Bilbon burututako XXXV. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetako banakako xake txapelketan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak zituen bi ordezkariek, lan txukuna burutu ondoren, Infantiletan lehenengo eta bigarren postua lortu dute.

Donostian Metroaren proiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute Kontxako hondartzan

Satorralaia.- Donostian metroaren priuiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute larunbatean harmarnaka lagunek Kontxako hondartzan. Eguerdiko 14'30etan bildu eta  Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300  metroko ibilbidea bertan irudikatu edo bistaratu dugu, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko.

Maiatzaren 30ean, 31ean eta ekainaren 1ean XVII. Enpleguaren Asteko eskaintzetan izena emateko egunak

Bidasoa Bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, Enpleguaren Astearen XVII.edizioa antolatu dute. Eskualdeko enpresei langileak kontratatzea errazten die, eta langabeei, berriz, lanpostua aurkitzea.

Izen-emateak

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin