Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek Donostiako udal-plenoan
Hamarnaka bizilagun bildu dira gaur goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikatzeko. Bizilagunek “METROA GELDITU, HERRIARI GALDETU! PARALIZACIÓN – Consulta Popular” zioten kartelak “STOP METROARI” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan (ARGAZKIAK BIDALTZEN DIZKIZUEGU).
Protesta isil hori bi aldiz errepikatu dute bizilagunek, goizeko 10’20etan eta 12’15etan, Donostiako Metroaren igarobidea edo pasantea gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko aldarrikapenak Udal-Plenora eramateko, hain zuzen ere Udalbatzaren Osoko Bilkuran metroaren gaiari buruz bi mozio eztabaidatu direnean.

Hondarribiko EH Bildu.- Datorren igandean, maiatzak 29a, erraustegiaren aurkako mugimenduak Onkologikoa eta Diputazioaren artean giza katea antolatu du. Ekintza honen helburua herritarrok EAJk inposatu nahi duen erraustegiaren aurka gaudela ikusi araztea da. Datozen 30 urteetan gipuzkoarrok ordaindu beharko dugun makro eraikuntza honen aurka eta oso kutsakorra eta arriskutsua den erraustegiaren aurka dago EH Bildu.
Sortu Irun.- Jakingo duzuen moduan Fresneseko euskal presoak borrokan daude Itziar Moreno jasaten ari den isolamendu egoera salatzeko. Borrokan dauden presoen artean Irungo Iratxe Sorzabal presoa dugu.