Txirrinka Lakaxitara etortzear da! Antzerki Maratoia, maiatzak 27 eta 28
Datorren asteburuan, hainbat mugimendu sozial zein sindikalek antolaturiko Txirrinka Ekimenean argi eta ozen esan nahi dugu “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!”. Txirrinka Hendaian hasiko da ostiralean, maiatzaren 20ean eta Bergara-Angiozarren amaituko da 22an Euskal Herrian zehar ibiliko diren lau zutabeak batuz.


Bidasoa bizirik.- Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, mugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa antolatu dute. “Ibai izena duen eskualdea” deitu zaio Pio Baroja idazlearen omenez.
Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak datozen asteetan hainbat ekimen antolatu ditu, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko.