Hitzaldia: arrantzaleen jakinduria
Hondarribiko EH Bildu.- Datorren ostegunean, maiatzak 12, arratsaldeko 19:00 etan, ARRANTZALEEN JAKINDURIAri buruzko hitzaldi interesgarria emango digu Enrike Lekuonak.
Enrike Lekuona Itsas Ingeniaria da eta arrantza munduarekin harreman handia izan du betidanik.
Hitzaldia Alde Zaharreko Kultur Etxeko 103. aretoan izango da, esan bezala datorren ostegunean, maiatzak 12, arratsaldeko 19:00etan.
- Gehiago irakurriHitzaldia: arrantzaleen jakinduria -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Hondarribiko EH Bildu.- Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Plataformatik laguntza eskatu digute: maiatzak 13-14 bitartean Gipuzkoa osoan aldi berean buzoneo masibo bat egin nahi da, erraustegiaren ondorioen inguruan gipuzkoar denei informazioa emateko.
Txirrinka TOMA lurraren eta jendarte hobeagoaren aldeko ekimena da. Txirrindulaz zeharkatuko dugu Euskal Herria lau zutabek, eta zutabe bakoitzak lekuko bat eramango du. Lekukoa, jende eta kolektibo ezberdinen artean igaroko da. Jendarte hobeagoaren alde zaudeten kolektibo eta pertsonei luzatzen dizuegu Txirrinkan parte hartzeko gonbitea. Borroka asko badaude ere helburu amankomuna dugu: jendarte justoago bat eraiki.