Irungo EH Bilduren mozioa Gizarte Zerbitzuei buruz
Irungo EH Bildu.- 2011ko bukaeran, Eusko Jaurlaritzak gure Gizarte Zerbitzuen prestaziorik garrantzitsuenetako bat den Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE, RGI erdaraz) kobratu ahal izateko eskatzen den erroldatze denbora igotzea erabaki zuen; zehazki, urtebete eskatzetik hiru urte eskatzera pasatu zen.
Horrek ekarri zuen, automatikoki, pertsona asko gure babes sistematik kanpo geratu zirela.
- Gehiago irakurriIrungo EH Bilduren mozioa Gizarte Zerbitzuei buruz -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.
IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop Gipuzkoak gaur egiaztatu ahal izan duenez, Kutxabankek Espainiako Auzitegi Gorenera zuzenduriko helegitea aurkeztu du IRPH Cajas eta IRPH Entidades indizeak baliogabetu eta salaketa jarri zuenari kobraturiko interesak itzultzera zigortu zuen Arabako Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka. Azken asteetako zurrumurruak baieztatu dira beraz.