Larunbatean Hondarribiko senegaldarrek euren aberri eguna ospatuko dute
Senegaldarrek apirilaren 4ean euren herriaren askatasun eguna ospatzen dute, euren Aberri Eguna.
Asteguna zenez, ezin izan zuten egunean bertan ospatu behar bezala halako egun garrantzitsua, eta hil honen 16ean, datorren larunbatean ospatuko dute jai-giroan gure bizilagun senegaldarrak.

Apirilak 17a preso politikoen nazioarteko eguna da hain zuzen, egun esanguratsua da askatasunaren alde borrokan ari garen herri guztiontzat, baina baita elkartasun internazionalistaren baitan justizia eta askatasunaren alde dihardugunontzat ere.
