Noticias

Joxe Mari Lopetegiri buruzko hitzaldia

Data: 
Asteazkena, Apirila 13, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Apirila 14, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Oiasso Irungo Erromatar Museoa

Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-tailerrak HITZALDIA antolatu du Joxe Mari Lopetegiri buruz, datorren asteazken honetarako (2016-04-13), Oiasso Irungo Erromatar Museoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Joxan Elosegi idazle eta itzultzaile irundarrak emango du hitzaldia. Izan ere, berak idatzia da Joxe Mari Lopetegi, Errepublikanoen bertsolaria liburua (Paper Hotsak, 2004).

Txalaparta eguna Meakan

Data: 
Igandea, Apirila 17, 2016 - 11:00 -tik Astelehena, Apirila 18, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Meaka

Egitaraua:
 - 11:00: Kalejira erraldoi eta buru handiekin Olatik aterata
 - 11:00: Artisau azoka auzoko tabernetan
 - 11:30: Txalaparta tailerra "Gure plazan" (Auzo Elkartean)
 - 11:30: Txalapartariak Olan eta Amona Kattalin Txokoan
 - 12:30: Haurren Dantza Auzo Elkartean
 - 12:30: Txalapartariak La Juanita eta Borda Txikin
 - 13:30: Kalejira, amaiera Borda Txikin

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin