Martxoak 25, azken ostirala, presoen aldeko kontzentrazioa


Bidasoa Bizirik.- Aurrera doa Ocean Living Lab proiektua. Gogoratu Bidasoa Bizirik-ek eta Agglomération Sud Pays Basquek sustatutako mugaz gaindiko programa dela. Irristatze, akzio eta ur kirolen sektorean Europa mailako erreferentzia gunea sortzea du helburu. Atzo, martxoaren 22, proiektuari buruzko bilera egin zuten Hendaian.
Hondarribiko Sortuk, pasa den asteburuan Muara kultur elkarteko sarreran egindako txikizioak salatu nahi ditugu, baina bereziki euskal presoen hurbilketa aldarrikatzen duen ikurraren lapurreta.
Sí se Puede Irun udal taldeak Mondragon Unibertsitatea Palmera Monteroko Zentro Zibikora eramatearen aurkako iritzia aurkeztu du. Javier Oyarbide zinegotziak adierazi duenez, "interes politikoak hiritarren benetako beharren gainetik jartzen dira, lurzoru publikoaren erdia Mondragon Unibertsitateari oparitzeak 3.000.000 euro publikoko kostua izango du irundar guztientzat, eta urtero 122.000 euro.