"Bidasoa inklusiboa?" Etorkin eta bertakoen arteko harreman sozialetarako oztopoak, uste faltsuak eta zurrumurruak
Antxeta Irratiaren 15.urteurrenaren kanpainaren baitan, "Bidasoa inklusiboa?" mahain ingurua antolatu dugu datorren osteogunean, martxoak 17, Irungo Ospital Zaharrean, 19:00etan.
Bertan izanen dira:
- Idoia Ikardo, Irungo Adiskidetuak elkarteko ordezkaria
- Mikel Mazkiaran, SOS Arrazakeriako integrazio aditua
- Gorka Moreno, Ikuspegi, immigrazioaren behatokiko zuzendaria

Oarsoaldeko Elikadura Burujabetzaren Aldeko Eragileak.- Elikadura burujabetzaren aldeko Oarsoaldeko hainbat eragilek deituta, eskualdeko lehen bilera egin zuten atzo 40 bat pertsonek Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean.
Bidasoa Bizirik.- “Negozio digitalen garapena” ikastaroa egiten ari dira joan den otsailaren 8az geroztik Bidasoa Bizirik-en Enpresa Gune eta Autoenplegu Departamentuan. Irun Ekintzan ekimenak finantzatutako ekimena da, Irungo Enpleguaren eta Garapen Ekonomikoaren aldeko Itunaren baitan.
Bidasoa Bizirik.- Abian da Ocean Living Lab proiektua. Bidasoa Bizirik-ek eta Aglomération Sud Pays Basque-k sustatutako mugaz gaindiko programa da. Helburua da Europa mailako erreferente izatea, irristatze, akzio eta ur kiroletan.