Noticias

Emilio eta Txanpi Aske!

argazkia15 egun eskas dira Jean Pierre Harokarene “Txanpi” eta Emilio Castillo berriz kartzelaratuak izango zirela jakin genuela.

Urtarrilaren 18an, beraien hainbat lagun eta ezagun elkartuta, “Emilio eta Txanpi aske! Herri Ekimena” sortu genuen egoera hau gizarteratu eta salatzeko.

12 egun hauetan, bi lagun hauen egoeraz, Hondarribia eta Irungo herritarrak informatzeaz gain  hauen babesa lortzeko atxikimendu bilketa bat burutu dugu testu baten inguruan.

Mindtrap, Indidxabak eta Innputt, larunbat honetan Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 21:00 -tik Igandea, Urtarrila 31, 2016 - 20:55 -ra
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Lakaxita

LAKAXITA KARTELA Kontzetua.JPGMindtrap, Indidxabak eta Innputt taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Trintxerpe, Pasaia eta Irungo musika taldeak dira. Eskenatokietatik gertu elkartzen dira normalean eta bazen garaia kontzertu bat elkarrekin emateko. Estilo aski desberdinak eskainiko dizkigute larunbateko emanaldian, doinu metaleroak, heavyak, baina baita rock alternatiboa edota kanta poperoagoak.  Innputtek soinu elektronikoekin eta atmosferarekin jolasten du, Mindtrapek Rockaren limiteak kuestionatzen ditu, nahasketa bitxiak eginez eta Indidxabakek adierazpenaren indarra jarri nahi du agerian bere kantuen bitartez. Sarrera 3€.

Kurdistanekin-atxilotuekin elkartasuna konzentrazioa ostiralean

Data: 
Ostirala, Urtarrila 29, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Plazan
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

961a5ff6-e55d-4606-ae4f-4e3922cf4c6e.jpgKurdistanekin elkartasuna egiteaz hainbat lagun atxilotu dituzte. Haiekin zein Kurdistango herriarekin elkartasuna adierazteko konzentrazioa burutuko dugu bihar arratsaldeko 7etan San Juan plazan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin