Noticias

Abenduaren 23an "presoak lantokira"

LAB oarso-bidasoa.- Hilabeteko azken ostiraletan, "presoak lantokira" aldarrikapenarekin ateratzen gara. Abenduaren azken ostirala berezia izanik, egunez aldatu dugu hitzordua baina helburu berdinarekin: presoak lantokira ekartzeko beharra kalera ateratzea.

Abenduaren 23an, asteazkena, 12etan Oreretako udaletxetik hasita herritik giza-katean ibiliko gara harriak mugitu nahian.

Itsasargia herriarentzat

Hondarribiko EH Bildu.- Pasaiako Portu-Agintaritzak, berak kudeatzen dituen Gipuzkoako kostaldeko itsasargietatik, Getaria, Donostia, Pasaia eta Hondarribiko itsasargien kudeaketaren lagapena egiteko asmoa agertu zuen pasa den urrian.

Itsasargiek orain arteko funtzioa egiten jarraituko luketen arren, gaur egun hutsik dauden itsasargien eraikinei erabilpen bat emateko helburuarekin aurkeztu zuen  egitasmoa.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin