Espedienteak formatu digitalean ikusteko egindako eskaera
Irungo EH Bildu.- Gaur, abenduaren 2an, erregistro bidez espedienteak ikusteko eskaera berri bat egin dugu. Uztailaren 30ean egin genuen lehen eskaera eta jakina den bezala, irailaren 18an baiezko erantzuna jaso genuen. Hala ere, gaur oraindik oposizioko hautetsiok ez daukagu espedienteetara formatu digitalean sarrerarik, udal gobernuak dituen baldintza berdinekin.


Lakaxitako Asteazken Kulturalak, 18:30tan.- Badakigu asteazkenak egun txepelak izaten dira, sustantzia gabekoak. Ostegunak asteburuaren bezpera dira eta ostiraletan aisian murgilduak egoten gara.
Larunbatean Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.