Noticias

Emakumeen etxearen Asanbldada

Data: 
Larunbata, Urria 31, 2015 - 10:00 -tik Igandea, Azaroa 1, 2015 - 09:55 -ra
Non: 
"Argoiak" erakundearen lokalean, Bertsolari Uztapide kaleko 6aren beheko solairuan
Antolatzen du : 
Bidasoko Emakumeen Etxea

emetx.pngDatorren larunbata, 31a, batzar bat egingo dugu "Argoiak" erakundearen lokalean, Bertsolari Uztapide kaleko 6aren beheko solairuan hain zuzen Irunen, emakumeon ahotsak elkartzera gonbidatzen zaituztegu.

Istripuz hildako azken langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa bihar Hondarribian

Bihar eguerdiko 12:00etan Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren aurrean sindikatuek kontzentrazioa burutuko dute istripuz hildako azken langilearen heriotza salatzeko.

Atzo iluntzean zendu zen 57 urteko behargina ‘Almirante Berria’ ontzian lanean ari zenean. Hondarribiako arrantzalearekin 42 dira aurten hil diren beharginak Euskal Herrian.

Bihar Kaleratzeei Stop Desahucios Plataformak bi mozio aurkeztuko ditu Hondarribia udaleko osoko bilkuran

Kaleratzeei Stop Desahucios Plataformak bi mozio aurkeztu ditu hurrengo osoko bilkuran onartzeko. Hitzordua heldu den ostegunean, hilak 29, arratsaldeko 7tan.

Alde batetik, bere garaian aurreko tokiko gobernuak sinatu zuen akordioa eraginkorra egin dadila nahiko lukete, non edozein etxagabetzeren aurrean bertan behera utziko zuenaren konpremezua hartu zuen. Era berean gure “hiria etxegabetzerik gabeko lurraldea” ere izendatu nahiko genuke.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin