Noticias

Laguntza berriak ekintzaileentzat

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik erakundearen Autoenplegu departamentuaren bidez, informatzeko bilera eskainiko du urriaren 19an, 13:00etan Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu bulegoan (Mirarietako Ama Birjinaren kalea z.g.). Enpresa ideiak garatu edo enpresa proiektuak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak dira.

Giza Eskubideen alde: gu Donostian egongo gara Otegi Askatu!!

logoArtikulu hau sinatzen dugunok uste dugu, Podemos – Ahal Dugu-ren gehiengoak bezala, Euskal Herrian garai politiko berria ekarri nahi duen edozein ekimen ongietorria dela. Hori dela eta, ontzat ikusten dugu indar politiko GUZTIEK bakearen eta elkarbizitzaren aldeko jarreretara hurbiltzea, gaur egungo euskal gizartearen gehiengoaren jarreretara, alegia.

Begiris Elkarteak bere erakusmahaia izango du Oztoporik Gabe erakusketan

logoUrriaren 16, 17 eta 18an, begiris elkarteak hainbat ekimen egingo ditu ikusmenurritasun bat edo itxu diren pertsonen inklusioa behar beharrezkoa delaerakusteko.
 
Begiris Elkarteak bere erakusmahaiarekin parte hartuko du IRUNen antolatuko denOztoporik Gabe erakusketan, 2015eko urriaren 16, 17 eta 18an, FICOBAerakustazokan. Ordutegia honako hau izango da: Ostirala eta Larunbata,goizeko 11-etatik arratsaldeko 8-ak harte, eta Igandea, goizeko 11-etatikarratsaldeko 6-ak harte.
 

Pikoketan armada faxistak fusilatu zituen milizianoei omenaldia

Data: 
Igandea, Urria 18, 2015 - 12:00 -tik Astelehena, Urria 19, 2015 - 11:55 -ra
Non: 
Pikoketa

foto

Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.

Este año tendrá un recuerdo especial dedicado a la memoria de Marcelo Usabiaga, recientemente fallecido.

Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean janaria.

Gertatu zenari buruzko informazioa...

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin