Donostialdea-Bidasoa Beheko PTP-ZLPri buruz eskualdeko taldeen arteko bilera deialdia: Urriaren 14an egingo da Lezon
Urriak 14 asteazkenean, arratsaldeko 7etan Lezoko Txerrimuñon, Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (PTP-ZLP) eragindako herrietako talde ezberdinen artean batzarra egingo da, hain zuzen ere Plan horren inguruan informazioa trukatzeko eta elkarren artean erantzun bateratu bat bultzatzeko helburuarekin.

Europako Parlamentuaren osoko bilkurak “etxegabetze kopuru onartezina” jaisteko eskatu zion Espainiako gobernuari atzo, urriak 8, adierazpen baten bitartez. Adierazpen honen jatorrizko bertsioan honakoa zioen puntu bat ere bazegoen: «Europako Parlamentuak ohartarazten du IRPHaren erabilera 93/13/CEE direktibaren aurkakoa dela».
Kaixo!! Kurtsoko lehen irratsaioa zuekin eta gauza interesgarriz josia. Lehenengo elkarrizketa Julen Askapenako kidearekin izan dugu, urrian izango dituzten ekimenen arira eta ilegalizazio eskaeraren inguruan mintzatu zaigu. Bukatzeko Iragorrik Catalunya aldean ikusitako azaldu digu. "Serà un dia que durarà anys" Urteak iraungo dituen eguna izango da.