Noticias

ESPAINIAR ESTATU INPERIALISTA EPAITZERA GOAZ!!!

Data: 
Larunbata, Urria 3, 2015 - 12:00 -tik Igandea, Urria 4, 2015 - 11:55 -ra
Non: 
Irun, San Juan plaza
Antolatzen du : 
HERRIAK LIBRE

kartelaIrunen ere Espainiar estatu inperialista epaitzera goaz!!

Ez galdu aukera eta epaitu dezagun espainiar estatua, gure herrian eta beste hainbatetan eginiko guztiagatik.

¿Os venís al día más importante de los PaÏsos Catalans de los últimos tiempos?

Independencia-Aquest-Barcelona-CUP-independentista_ARAIMA20131020_0100_4.jpgEzker Gantxoa Angula Berrirako, 1.go Kronika. Renfeko trenean 2015/09/24

Iragorri.- Eguzkiak oraindik ez ditu nagiak atera, baina martxan gara iada. Gosari arin bat nahikoa izan dugu pilak jartzeko, irrikak eta ezinegonak egingo bait dute oraingoz erregaiaren funtzioa. 07:05ak dira eta Irungo Renfeko estazioan ilara egiten gaudela Herrialde Katalanetan dugu gogoa jarritan. Beste behin ere, gure herrian arrotz izatearen sentsazioa, gaztelerak euskara zokoratzen kartel eta langileen ahotan, trenean idada espaiñiako selekzioen konkistak erakusgai, San Sebastia,... Munduaren ikuskera bat, errealitatea ulertzeko kategoria batzuk inposatzeko ahalmen bezala definitu zuen Pierre Bourdieu soziologoak indarkeria sinbolikoa. Gehienetan Estatu egituretatik hasi eta errealitate ezberdinetan erroturiko bizitza proiektu eta ikusmirak gauzatu nahi dituzten kolektiboen gain ezartzen dena. Hemen eta orain, senti daiteke beti ekinean dabilen arren -edo horregatik akaso- askotan ikustezina egiten zaigun indarkeria hori, eta uste dut, zentzu batean bidai kronikatu honen atzeko paisai lanak egingo dituela. Guk aukeratu ez dugun arren, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen artean hamarkadetan eraiki ditugun zubietako osagai garrantzitsu bat ere badelako Estatu indarkeria.

Ezker Gantxoa eta Angula Berria Herrialde Katalanetara!

nacionalistas!.jpgEzker Gantxoa Angula Berrirako 0.kronika, Sarrera. Irun 2015/09/24

Iragorri.- Azken urteetan Herrialde Katalanetan Independentziaren aldarria sendotzen ari da ezbairik gabe. 2010 ean Estatu espaiñoleko sasi justiziak Kataluniako jendarteak bozka bidez babesturiko Estatutaren puntu nagusiak atzera bota zituenetik, aldaketa sakonak egon dira Herrialde Katalanetako eszena politikoan. Urte hauetan, Estatuko gobernu zentralaren jarrera gero eta inposatzaile eta inmobilistago bihurtu da, eta kontrapartez, Katalunian Independentziaren aldeko aldarria sendotu eta mugimendu subiranista antolatzen etengabe. Milaka eta milaka pertsonek babesturiko Diadak -Irailak 11ero- edo pasa den urteko Azaroak 8ko erreferendum-a, mugarri garrantzitsuak izan dira, subirautzaren bidean atzera bueltarik gabeko bermeak ezartzeko. Bestetik, hemendik hiru egunetarako deiturik dauden hauteskundeak, inflexio puntu berri bat ezartzeko deituak dira, eta bertan independentziarainoko ibilbidearen aukerak neurtuko dira hautestontzietan.

Kemen euskal dantza taldeak fandango, arin-arin eta plaza dantzen ikastaroa antolatuko du

MoskukoBestak2014_128Kemen euskal dantza taldeak fandango, arin-arin eta plaza dantzen ikastaroa antolatuko du urriaren 10tik aste santua bitarteko larunbat goizetan.

Interesatuok hurrengo telefonora dei dezakezue informazio eske: 686 87 22 07

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin