Hacklaba. Software askearen laborategia. Install party
- Gehiago irakurriHacklaba. Software askearen laborategia. Install party -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Flor, José Humberto Baenaren arrebak, bere gurasoek hil arte egindako borroka jarraitzen du: anaiaren oroimena eta errugabetasuna rebindikattzea. Baena FRAPeko militantea zen eta 1975.eko irailaren 27an hil zen gerra kontseilu sumarísimo baten ondoren. Lucio Rodríguez polizia erahil zuen atentatua burutu izanaz leporatu zioten. Prozesuan ez ziren froga materialarik aurkeztu, ezta lekukorik agertu ere.
Donostialdeko Metroaren proiektuak eztabaida eta kezka piztu duela ez dago zalantzarik. 24 ordutan, proiektua gelditzearen aldeko hainbat bizilagun eta elkartek antolaturiko bi jardueratan bi areto bete dituzte herritarrek. Joan den astelehenean (irailak 14) 150 lagunetik gora bildu dira Amara Zaharreko Karmeldarretan egindako asanbladan. Asteartean, berriz, Ander Gortazar arkitektoak "Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa" izenburupean hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelenan. Barruko eserlekuak beteta, liburutegiaren sarreran ere bildu zen jende andana, hitzaldia kanpoko telebistaren bitartez jarraitzeko.
Iragan abenduan, Irantzu Lekuek, salaketa helburu, ekimen artistikoa burutu zuen Krea eraikineko atarian. Artea eta Kultura sustatzeko helburuarekin jaiotako egitasmoa izan zen Krea baina, urteak daramatza itxirik, eraberritze lanetan dirutza gastatu ostean.