Noticias

#ButtonLIBRE: Asteartean jarraituko du Topatu eta Ernaiko kideen aurkako epaiketak

Topatu.info.- Gaur egin dute Topatu eta Ernaiko kideen aurkako epaiketaren 2. saioa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auzipetu guztiek deklaratu dute, baita Iraitz Salegi Topatuko kazetariaren bi testiguek ere: Asier Lopez Argiako kazetariak eta Ander Perez Berriakoak.

AHT gelditzea exijitzeko manifestazioa ekainaren 13an Donostian

Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatuk eta erakunde sozialek prentsaurrekoa eman dute gaur, AHT gelditzea exijitzeko ekainak 13 larunbatean Donostian deitu duten manifestazioan partehartzeko jendarte osoari dei egiteko. “AHT GELDITU ORAIN! XAHUKETA GEHIAGO EZ!

Ostiralean Donostian: Baubo Ipuin Saioa (AHTrik EZ!)

Data: 
Ostirala, Ekaina 12, 2015 - 20:30
Non: 
Rekalde taberna
Antolatzen du : 
AHTren aurkako Donostiako taldea

AHTren aurkako Donostiako taldea.- Datorren ostiralean, ekainak 12, Baubo Ipuin Saioa eskeiniko du Beatriz Egizabalek Donostian, arratsaldeko 8’30etan Rekalde tabernan. Jende guztiari AHTren aurkako ekitaldi txiki honetara biltzeko animatzen diogu, baita AHT gelditzeko aldarria ozenki entzun dadin larunbata 13an Donostiako kaleetan egingo den manifestaziora ere, arratsaldeko 5’30etan Alderdi Ederretik abiatuta.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin