Noticias

Goienerrek informazio gunea izanen du Bidasoaldean

Heldu den Ekainetik aintzinera, hilabeteko lehenengo ortziraletan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Goiener Energia Kooperatibak informazio gunea izanen du Bidaziko elkartearen Azokan (Alkaiaga).

Modu honetan eskualdean ditugun bi elkarte hauek espazioa partekatuko dute jendeari eskaintza hobe bat emateko, energia eta elikadura bateratuz.

8. jai errepublikarra bideoetan

2015ko maiatzaren 16an, 8. urtez jarrian ospatu zen jai Errepublikanoa. Kontzertuaz gain, Bidasoko xake 5. Torneo errepublikarra egin zen, baita literatur erakustaldi bat ere, Atrapasueños Hiru eta FIMen eskutik. Gainera, Tadamuneko (Sahararen Lagunen Elkartea) eta Movistar enpresako langileek informazio karpak. Azken hau greban dago beraien aldarrikapenak lortzeko.

Hondarribiko EH Bilduk ostiralean kanpainari amaiera emamateko afaria antolatu du

Hondarribiko EH Bildu.- Hauteskunde kanpaina behar den moduan bukatzeko afaria antolatu dugu datorren ostiralerako, maiatzak 22, Olagarro elkartean. Afaria, kanpaina bukaera gurekin ospatu nahi duen guztiari irekia dago, noski!

Afarirako apuntatzeko epea asteazken gauerarte utziko dugu zabalik, sukaldariek ostegunean egin behar baidituzte erosketak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin