Noticias

Igandean irteera gidatua Txingudiko Parkean Hezeguneen nazioarteko eguna ospatzeko!

Txingudiko Hezegunea Leheneratu 2025

Eguzki talde ekologista.- Hurrengo igandean, otsailak 2, hezeguneen nazioarteko eguna da. Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak Txingudiko hezegunean dagoen parkean zehar ibilaldi gidatu bat antolatu du. Hitzordua 11:00etan izango da, Plaiaundiko parkeko sarrerako Ekoetxean.

EH Bilduk alderdien interesen aurretik irundarren interesak lehenesten dituen gobernantza aldarrikatu du

Irungo Udaletxea

EH Bildu.- PSEk eta EAJk ezagutzera eman duten Udal Gobernu berriaren prentsaurrekoan, ez dute argitu orain arte izandako desberdintasunak nola bideratu dituzten, eta Irunerako estrategikoak diren gaietan zein posiziotara iritsi diren.

Harriturik gaude EAJ-ren azken komunikazioarekin

Hondarribiko Kale Nagusia

Abotsanitz.- Ia astebete pasa den honetan, oraindik ere, zur eta lur jarraitzen dugu EAJ-PNVk egindako komunikazioarekin, 2024ko aurrekontuen harira. Gaur egungo EAJren Udal Taldean, gutxienez, erdiak badu esperientzia Gobernuan edota kudeaketan egotearena (Gonzalo Carrion, Maria Serrano eta Juan Luis Silanesek) eta horregatik egiten zaigu oraindik eta sinesgaitzagoa publiko egindakoa.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin